[itzul] Uso y disfrute
ITZULTZAILEA (EUSKARA)
euskara a bildua bergara.net
Al, Urr 18, 12:18:51, CEST 2004
Egun on,
horixe bera itzultzeko bada formularik euskaraz? Biak batera ez det ezer aurkitu; disfrute bakarrik jarrita bai, baina "alarguntza-gozamen" eta halako xelebrekeriak, eta nahiago nuke "gozamen" ez erabiltzea. Kasu honetan, udalak herritar bati etxebizitza bat utzi behar dio, para su uso y disfrute. Hasieran, "udalak utziko dion etxebizitza" jarri dut, huts-hutsean, baina, orain, berdin-berdina ez delakoan, "erabiltzeko eta xxxtzeko" jarri behar nukeela pentsatu dut. Kasu horretan, balioko luke "erabiltzeko eta bizitzeko", edo libreegia ote? Eske "gozamen"....
Dena dela, nik nahiago nere aurreneko aukera. Ea zer esaten dezuten zuek.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago