[itzul] Uso y disfrute
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Urr 18, 12:29:43, CEST 2004
Kaixo:
kasu horretan, "erabiltzeko eta baliatzeko" jar dezakezu nahi izanez gero
ederki asko, oso antzeko kontzeptuak baitira. Dena den, ondasun, usufruktu
eta horrelakoetan "gozamen" hori zuzena omen, kasu horretan ñabardura
handiagoak dituztelako esanahiari begira.: esaterako, participar en el uso y
disfrute de los bienes del titular "Titularraren ondasunak erabiltzea eta
horietaz gozatzea".
Hedaduraz agian....Zuk ikusi
Txema Yarza
----- Original Message -----
From: "ITZULTZAILEA (EUSKARA)" <euskara a bildua bergara.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 18, 2004 12:18 PM
Subject: [itzul] Uso y disfrute
Egun on,
horixe bera itzultzeko bada formularik euskaraz? Biak batera ez det ezer
aurkitu; disfrute bakarrik jarrita bai, baina "alarguntza-gozamen" eta
halako xelebrekeriak, eta nahiago nuke "gozamen" ez erabiltzea. Kasu
honetan, udalak herritar bati etxebizitza bat utzi behar dio, para su uso y
disfrute. Hasieran, "udalak utziko dion etxebizitza" jarri dut,
huts-hutsean, baina, orain, berdin-berdina ez delakoan, "erabiltzeko eta
xxxtzeko" jarri behar nukeela pentsatu dut. Kasu horretan, balioko luke
"erabiltzeko eta bizitzeko", edo libreegia ote? Eske "gozamen"....
Dena dela, nik nahiago nere aurreneko aukera. Ea zer esaten dezuten zuek.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago