ER: [itzul] Seguro de clavo a clavo
ITZULTZAILEA (EUSKARA)
euskara a bildua bergara.net
Ost, Urr 20, 08:38:19, CEST 2004
Egun on
Baneukan, bai, errezeloa lehendik ere esan zenidatela. Eskerrik asko, gainera emandako azalpena argigarria ez ezik zuzena ere bada, museologoak emandako testua da-eta norbaitek eskatutako dokumentu bat uzteko baldintzei buruzkoa.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: URCELAY AGUIRRE,
Joseba
Bidalia: martes, 19 de octubre de 2004 13:47
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Seguro de clavo a clavo
Galdera hau lehenago ere agertu zen gure zerrendan. 'Iltzetik iltzerako
aseguru' proposatu zen orduan ('kakotik kakorako aseguru' ere izan liteke).
Oker ez banago, erakusketak antolatzeko arte lanak leku batetik bestera
eramaterakoan hitzartzen den aseguru-mota bat da: arte lana zintzilik dagoen
iltzetik, erakusketan zintzilik egongo den iltzera bitarterainoko bide
guztia hartzen du.
Inglesez 'nail to nail' da, eta frantsesez 'clou à clou'.
Joseba
-----Mensaje original-----
De: ITZULTZAILEA (EUSKARA) [mailto:euskara a bildua bergara.net]
Enviado el: martes, 19 de octubre de 2004 13:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Seguro de clavo a clavo
Kaixo,
beste nozbait ere tokatu zait hori, eta galdu ere, uste det galdetu izan
dudala, baina, barkatu, ez naiz akordatzen. Azken finean, maileguez ari
garela, termino horrek esan nahi du utzi eta atzera jasotzen den arte
segurua izan behar duela momentu oro mailegatutako zer horrek. Azkenekoz
azalpentxo batez eman nuen,orain egin dudan antzera (laburrago), baina beste
ezer hoberik, zehatzagorik edo zuzenagorik badakizue, jarriko nuke.
Eskerrik asko aurrez.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago