Re: [itzul] educación comunitaria eta beste
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Urr 28, 10:42:56, CEST 2004
Hezkuntzan, "comunitario" "comunidad" erabiltzen direnean,
hezkuntza-agenteei dagokien gizarte-taldea edo komunitatea aipatu nahi da.
Seguruenik, entzunda izango duzu, inoiz, "servicios a la comunidad"
adierazpena. Ba, komunitate horri dagokio. Beraz, hezkuntza
komunitarioa/komunitateko hezkuntza/komunitate-hezkuntza.
Oraintsu bukatu dudan tratu txarrei buruzko testuan (umeenganakoa eta
emakumeenganakoa) agertu zait eta hezkuntza komunitarioa jarri dut.
----- Original Message -----
From: "Agurtzane Mallona" <amallona a bildua euskal.deusto.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, October 28, 2004 9:55 AM
Subject: [itzul] educación comunitaria eta beste
> Egun on guztioi:
> Unibertsitateko araudi bat itzultzen dihardut eta arlo baten atalak
> aipatzean hauxe dio:
> "El área de formación continua está integrada por las secciones de
> reciclaje y perfeccionamiento profesional, formación continua, enseñanza
> no-reglada, educación comunitaria, extensión académica universitaria,
> educación abierta y a distancia, formación en la empresa y otras
> modalidades no convencionales de formación y enseñanza".
> Zer da "educación comunitaria" testuinguru horretan? Benetan eskertuko
> nizueke laguntza, batez ere teknologiarekin borrokan nabilen une honetan.
>
> Agurtzane Mallona
> Deustuko Unibertsitatea
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago