[itzul] mapamundi

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Urr 28, 11:30:25, CEST 2004


Ez zabiltza oker, Paul; hedaduraz gaizki erabiltzen den hitza da mapamundi, horrekin munduko bola eder horietako bat adierazi nahi bada, horren inguruan Ana Moralesen galderari erantzunez emandako iritziak irakurrita ere.
Etimologiari gagozkiola, "mappa" ohial edo trapu zatia zen latinez, eremu semantiko zabalerekin (lasterketerako irteera emateko banderatxoari ere hala deitzen omen zitzaion). Erdi Aroan-edo, mapamundi mundua ohial edo antzeko zerbaiten gainean marraztutako munduaren mapari deitzen hasi ziren, eta hortik dator gaur egungo izena, baita "mapa" hitzarena ere. Hortaz, argi dago, antza, horrek ez duela bola barne hartzen, berez.
Erabilerarena beste kontu bat da, ziur asko okerreko bidetik jota. 
  ----- Original Message ----- 
  From: Paśl Picado 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, October 28, 2004 11:16 AM
  Subject: Re: [itzul] mapamundi


  Usteak alde batera utzita, mapamundi, berez, hitzak dioen bezala mapa bat da, guztiok ezagutzen ditugun mapa horietako bat, baina honetan munduko mapa agertzen da. 

  Beste batzuek aipatu dutena munduko bola da, eta ez mapamundi bat. Gaizki erabiltzen den hitza da.

  Hala ere, niri galdetzen badidate biak esango nituzke.

  Ondo izan!



  Paśl Picado Moreno    



------------------------------------------------------------------------------

       
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041028/f14fe473/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago