[itzul] Cero Hambre
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Urr 28, 12:44:47, CEST 2004
Hemen, ETBn, badago ekimen bat "Zero Paper" izenekoa (izena euskaraz
baino ez dauka), eguneroko eskabide, jakinarazpen eta abarretan papera ez
erabiltzea helburutzat daukana.
"Zero akats" ere lelo ezaguna da.
Badirudi "zero" beste zenbakien antzera erabiltzera jo dugula, eta
ez zaigula irensgaitza izan, batez ere lelo, goiburu eta halakoetan.
Dena dela, zenbakitzat hartuz gero, gauza zenbakarriekin erabili
beharko litzateke, eta "gosea" ez da zenbakarria.
Hortaz, Iņakik proposatu duena iruditzen zait egokiena: <<Goserik
ez>>.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago