[itzul] mapamundi

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Urr 29, 12:09:14, CEST 2004


Barkatu, Ana, baina nik ez nizun zuri erantzun (ez modu intuintiboan ez modu
gogoetatsuan); Paulek, uste dut, esandakotik tira egin eta azalpen bat
gehitu nuen, besterik ez. Hurrengoan zehaztuko dut, nahi baduzu, ez dela
zuretzako erantzuna.
Bestalde, mapamundiaren kontzeptuari buruz aipatzen dituzun euskaldunen eta
erdaldunen arteko ezberdintasunak, nire ustez, erabat argumentatiboak eta
inolako oinarririk gabeak dira, norberaren erabilera kontua baino ez da,
gehienez jota ere. Eta erabilera okerra edo zuzena izan liteke. Mapa guztiak
lau antzekoa den zerbaiten gainean idatzita, marraztuta edo inprimatuta
daude, salbuespenak salbuespen, baina munduko bolak ez daude salbuespen
horien artean, gauza erabat desberdina baita.
 Arrazoi duzu, nik ere armairua zabaltzen dudanean ez baitut buruan bertan
eskopeta edo mosketea egon daitekenik, baina hiztunek buruan hori ez izatea
ez da arrazoia nahikoa hitz baten eremu semantikoa besterik gabe zabaltzeko;
prozesua justu kontrakoa da, erabiltzen hasteagatik eta denboraren joanean
jatorrizko etimologiaren haria galtzea, alegia, eta hori mapamundiren kasuan
oso oso zalantzazkoa da oraingoz behintzat. Baina auskalo, batek daki
gerokoa....
Ondo izan
----- Original Message -----
From: "Ana I. Morales" <rezmocaa a bildua lg.ehu.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 29, 2004 11:42 AM
Subject: RE: [itzul] mapamundi


Eskerrik asko nire galdera erantzun zenuten guztioi, eta, bereziki, zorionak
benetako esangurak asmatu zenituztenoi, hau da, "Amaren argazki handi bat,
pinudi batean hartua", "Bilboko planoa" eta "Afrikako ama baten argazkia".
Zuok bai abilak!

Bromak alde batera utzita, erantzunek lehendik susmatzen nuena erakutsi
didate: euskaldunentzat (askorentzat bederen) "mapamundi" berbaren eremua
zabalagoa dela erdaldunentzat baino. Latinezko esangura eta hitzaren
etimologia gorabehera(horregatik eskatu nuen "modu intuitiboan"
erantzuteko!), behin baino gehiagotan ikusi dut mapamundiak "munduaren
errepresentazioa" baino ez duela adierazten euskaldun askorentzat (edozein
euskarritan) eta erdaldunentzat, berriz, hormakoa baino ez duela adierazi
ohi, eta ez "bola" (horri "la bola del mundo" edo "el globo terraqueo" esan
ohi diote). Hiztegietan begiraturik, oso interesgarria iruditu zait "mapa"
begiratzean RAEn, Maria Molinerren eta Espasan "sobre una superficie plana"
izan behar dela zehaztea, baina Harluxeten eta Lurren, aldiz, "eskuarki" eta
"gehienetan" laua jartzea.

Hori hala bada, hitzaren bilakabide bat besterik ez litzateke izango, ez ona
ez okerra. Jatorrizko "mappa" oihala izanagatik ere, gaur egungo mapak ere
ez dira izaten oihalezkoak, eta ez da ezer gertatzen, inork ez duelako
horren kontzientzia (etimologian sartu ezean). Frantsesek ere buruari
"lapiko" deitzen amaitu zuten, eta pozik asko bizi dira bakoitza bere
lapikoarekin.

Segurutik euskaraz "bola" onartzen duten eta ez dutenen arteko aldea izango
da noraino daukan presentzia "mapa" osagaiak hiztunaren kontzientzian edo
noraino galdu duen autonomia "mapamundi"-unitatearen barruan, erabat lausotu
arte. Beharbada bilakabide horretan bide erdian dago oraindik...

Eskerrik asko berriz ere
Ana



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 28 de octubre de 2004 10:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] mapamundi


> "Etxean mamapundi bat daukat"
>
> ... Zelakoa imajinatzen duzue?

Amaren argazki handi bat, pinudi batean hartua??? ;-)

Ez, ez... Mapa bat izango da, mundu osoa hartzen duena, paperezkoa,
horman itsatsita egon ohi den horietakoa eta, kasualitatez, erdi-erdian
Europa izaten duena.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago