[itzul] mapamundi
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Or, Urr 29, 15:30:30, CEST 2004
Hasierako mapa zaharretan (edonork kontsulta dezake hori) mundua beti
borobil gisa irudikatzen zelako dira, ziur asko, euskal foma horiek; gaur
egungo mapamundi gehien-gehienak zapalak dira, baina hori ez da hain
aspaldiko kontua. Interesgarria bai datua, baina horrek ez du esan nahi
"globo terraqueo" hori munduko bola bat denik, esan bezala, bola horiek
mapan idatzita baitzeuden, eta horregatik, hain zuzen, mapamundi.
Harrigarria bai, Mujikarenean zer aurki daitkeen.
----- Original Message -----
From: "Ana I. Morales" <rezmocaa a bildua lg.ehu.es>
To: "Itzulist" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 29, 2004 3:02 PM
Subject: [itzul] mapamundi
Datu interesgarri bat.
Placido Mujikaren hiztegiak:
Castellano > Vasco:
Mapamundi: 1. ludi-mapa, lur bira, lur-boil
Vasco > Castellano:
Lur-boil: mapamundi, globo terráqueo, planisferio terrestre, esfera
terrestre.
Lur-bira: 1. mapamundi, tierra, esfera terrestre, orbe, mundo.
Ondo
Ana
PS: lehengo mezua ez zegoen inori zehazki zuzenduta, nire gogoetak eta
iritziak besterik ez ziren, zerrendakideei azaltzeko nondik nora egin nuen
galdera.
Ondo ibili
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago