[itzul] Toponimia (Morga)

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 1, 13:45:04, CEST 2004


Erletxetatik Larrabetzun barrena Morgara joateko "Morga gana/alto" seinalea
dago, berria. Muxikatik (irakurri Muxíkátik) bazoaz, mendi-itxurako ikonoa
eta "Morga" agertzen da seinalean.

 

Ez dago inguru horretan Morga izeneko gainik ez mendirik. Morga (irakurri
Morgá) Bizkaiko udalerri bat da, errepide batek erditik edo zeharkatzen
duena. Errepide hori gain bitatik igarotzen da mutur banatan,
Larrabetzurekiko eta Muxikako mugetan. Larrabetzurekin muga egiten duen
gaina Aretxabalaga da (Aretxabalaga gana --> Aretxabalagana); Muxika
alderantz dagoena Gerekiz da (Gerekiz gana). Bertakoek Aretxabalagari Gane
(irakurri Gané) esaten diote eta Muxika aldekoari Gerekiz.

 

Ez dakit Alto de Morga nondik atera duten, baina atera dutenek ere ez dakite
zeri esaten dioten horrela. Garai batean, Vuelta Espańa eta beste itzuliak
Morgatik pasatzen zirenean, irratiz "...por el Alto de Morga..." esaten
zuten eta ez genuen jakiten txirrindulariak nondik zebiltzan. Orain
Aldundian, edo ez dakit non, erabakitzen dituzte seinaleak eta seinaleetako
testuak.

 

Hemendixek doa eskaria: eskertuko genieke, Larrabetzun "Morga" (mendi-ikono
barik eta herriak izendatzen diren letrakera eta kolorearekin) edo
"Aretxabalaga gana" jarriko balute (hobe lehen aukera, jendea bideratzeko
bada, behintzat; gainaren izena, bertan Aretxabalagan dago eta, ondo
jarrita). Eta Muxikako bidegurutzean, berdin, "Morga" (mendi-ikono barik eta
herriak izendatzen diren letrakera eta kolorearekin) edo "Gerekiz gana"
jarriko balute (hemen ere hobe lehen aukera, arrazoi berberagatik).

 

Jon Agirre

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040901/58dabe03/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago