[itzul] Haizeaz bestaldetik (Txillardegi)

Joseba Erkizia jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 2, 09:05:29, CEST 2004


Txillardegiren "Haizeaz bestaldetik"  nobela gaztelerara itzulita "Allende
el viento" izenburuaz argitaratu zen.
Nobelaren pasarte bat gazteleraz aipatu beharrean gaude eta, jakina,
argitaratutako itzulpenetik hartu nahi genuke. Ez dugu eskura, ordea.
Baten batek baldin baduzue, eskertuko dizuegu berreskuratu eta bidaltzea.
Hauxe da jatorrizko pasartea:

"Eta eguzkia mendien atzetik agertua ez zelarik, Ahüñemendi-ren ondoan
gertatu banintz bezalaxe, zelai gogor harkaitsu batetara heldu nintzen. Eta,
arnasa gainditzeko ere indargeturik, eseri egin nintzen :
-Zer da hau guztia ?

Eta lakuetako urgainaren geldia gogoratu zitzaidan; eta tema bihurtu ere
bai. Uhinik gabeko bare giro hartara bultzatzen ninduten neure arimako
asalduek eta ekaitzek. Kanpoko bakeaz baretu nahi barnea. Ene itsua !. Mugak
behar, mugak nahi.. mugak maite !. Baina mugak Ezereza adierazten. Heriotza
nahi, horretaz, azken funtsean. Ezereza nahi. Eza !"

("Haizeaz bestaldetik". Elkar 1979,  63. or.)

Gaztelerazko bertsioan ("Allende el viento", Haranburu ed., 1984), ez dakigu
zein orrialdetan dagoen, baina hor nonbait ibiliko da.

Mila esker, aurretik.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago