Re: [itzul] ejecución dineraria

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Or, Ira 3, 12:40:18, CEST 2004


Euskaltzaindiak ez du hiztegi batuan sartu oraindik, baina hobetsi bai
hobesten du, zuzenbidean hitz horren erabilera. Kontsulta pertsonalaren
ondorioz dakit eta itzuli ere itzuli dut. Eta elhuyar, euskalterm, xuxen
(eta nik neuk ez dut beste iturririk ezagutzen, baina nik bezala kontsultatu
badute, jakinean egongo dira) kontsultatuz gero, horrelako adierak ikusiko
dituzu.
Barkatu "Euskaltzaindia dixit" jartzea lapidarioa bada, baina kontsultatuta
ez balego, ez nukeen esango.
----- Original Message ----- 
From: "Patxi Petrirena" <altxupere a bildua euskalerria.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, September 03, 2004 12:20 PM
Subject: Re: [itzul] ejecución dineraria


> Josemarik: "Egikaritzea (euskaltzaindia dixit) epaileak epaia indarrean
> jartzeko burutzen duen jarduera da.".
>
> Non esan du hori Euskaltzaindiak? Hiztegi Batuan ez dago, ondo begiratu
> badut. Asko eskertuko nuke argibidea.
>
> Patxi
> _________________________________________________________
> Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago