[itzul] Carecer

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Ira 14, 11:33:20, CEST 2004


RALE-ren arabera, baliokideak dira ezezko esaldietan. Baina "carecer"
aditzak (ezezko esanahia duen arren) gramatikalki ez du ezezko esaldia
osatzen, baiezkoa baizik.

Hortaz, "carecer de recurso ALGUNO" behar du, zeren, gramatika aldetik,
baiezko esaldietan ezin baita ezezko adjektiborik ipini. Ninguno ipiniz
gero, "tengo ningún amigo", "ha venido ninguna persona" edo, ezezko esanaia
duen aditza erabiliz, "desconozco ningun pueblo" edo antzeko zerbait esatea
bezala izango litzateke.

----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 14, 2004 10:51 AM
Subject: [itzul] Carecer


> Zalantza bat gazteleraz. Nola behar du:
>
> - «carecen de recurso alguno»; ala
> - «carecen de recurso ninguno»?
>
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago