RE: [itzul] Estudio deevaluación conjunta de impacto ambiental
j-eiguren a bildua ej-gv.es
j-eiguren a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 15, 10:25:54, CEST 2004
Jaurlaritzaren 183/2002 Dekretuan , uztailaren 22koa, hauxe dio
hitzez-hitz: Ingurumenaren gaineko eraginaren BATERAKO ebaluazio-azterketa
delakoa eta hitzez-hitz hauxe dio: Ingurumenaren gaineko eraginaren BATERAKO
ebaluazio-azterketa. Baina Boletinean hasieran BATERAKO aukeraren aldekoa
baziren ere, EBALUAZIO BATERATUA erabiltzea erabaki dute "conjunta" horren
esanahia ez baita Sail batzuek elkarrekin, baizik eta eremu zabal bati
dagokion ebaluazioa, alderdi ugari kontuan hartzen dituena, orokorragoa.
Beharbada, Boletineko baten batek argituko du hobeto.
Jone Eiguren
Industria Saila
-----Mensaje original-----
De: z-nikolas a bildua ej-gv.es [mailto:z-nikolas a bildua ej-gv.es]
Enviado el: miércoles, 15 de septiembre de 2004 9:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Estudio deevaluación conjunta de impacto ambiental
Euskaltermen beste aukera bat ere agertzen da
"ingurumenaren/ingurumeneko/ingurumen-eragina neurtzeko..." bidetik.
Hor dituzue adibideak:
[6/4] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Administrazioa | Izendapen ofizialak
eu Ingurumenaren Eragina Neurtzeko Batzordea (Bizkaiko Foru Aldundia, 2002;
Nekazaritza Saila)
es Comité de Evaluación del Impacto Ambiental (Diputación Foral de Bizkaia,
2002; Departamento de Agricultura)
[6/5] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak
Sailkapena: Administrazioa | Izendapen ofizialak
eu Ingurumen-eragineko arduraduna (Jaurlaritzako Lanpostua, 2002)
es Responsable área impacto ambiental (Puesto del Gobierno Vasco, 2002)
[6/6] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak
Sailkapena: Administrazioa | Izendapen ofizialak
eu Ingurumeneko eragina ebaluatzeko teknikaria (Jaurlaritzako Lanpostua,
2002)
es Técnico evaluación impacto ambiental (Puesto del Gobierno Vasco, 2002)
Ez nago oso ados adibide horietan erabilitako atzizkiekin, nik uste
dut hobeto dela -kiko erabiltzea. Zuek ikusi.
Horrenbestez, beste aukera bat hau litzateke: Ingurumenarekiko
eragina neurtzeko azterketa bateratua. Ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org
<mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org> ]
Enviado el: miércoles, 15 de septiembre de 2004 9:24
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Estudio deevaluación conjunta de impacto ambiental
_Evaluación conjunta_ moduan ez da agertzen gure memorietan, baina bestea
bai:
ingurumen inpaktua ebaluatzeko ikerlana/azterlana
_Conjunta_ horrena argitu behar, hau da, ebaluazioak gauza bat baino
gehiago aztertzen ote duen ala erakunde edo lagun batek baino gehiagok
bideratzen duen.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040915/3d18eca1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago