[itzul] Triptiko batean orduak nola?

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Ira 16, 17:51:51, CEST 2004


>Jardunaldi batzuetarako triptikoa egiten ari naiz

>20:00etan Hitzaldia
>20:00 Hitzaldia (-etan hori gabe)

>Zein da zuzena? Edo zein da zuzenagoa zuen ustez?


Triptiko baterako, bigarren forma hartuko nuke. Ezkerreko zutabean ordua
jarri eta eskuinean, tartea utzita, ordu horretan zer jarduera egingo diren.
Besterik gabe ulertzen da ezkerreko zutabea «Ordua» dela, eta eskuinekoa
«Jarduerak».

Atzizkiarekin ere jar daiteke ordua («Noiz» eta «Zer» zutabeak direla
ulertuko litzateke), baina zertarako gastatu tinta alferrik? Grafikoki
dotoreagoa iruditzen zait, bi forma zuzen horien artean, atzizkirik gabekoa.

Gero arte,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago