[itzul] ItzuL 500

Joseba Etxarri j.etxarri a bildua euskalnet.net
Al, Ira 20, 11:00:37, CEST 2004


in http://www.euskalkultura.com/index.php?id=not

Itzul posta zerrendak 500 kide
(2004-09-18)

Donostia-San Sebastián. Interneteko Itzul posta zerrenda euskaldunak bere
bostehungarren kidea lortu du ostegun honetan. Euskarazko foro hau Euskal
Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) sortu zuen
1998an eta geroztik 20.500 bat mezu bildu ditu. Zerrendak euskal
itzultzaileen lagungarri izatea du helburu, eguneroko lanean sortu ohi diren
arazoak beste lankide itzultzaileen laguntzaz konpondu eta eztabaidatzeko
aukera emanez. Zerrenda publiko, ireki eta moderatu gabea da Itzul eta
harpidedunek zerrendara bidalitako mezuak automatikoki banatzen zaizkie
zerrendakideei. Zerrendak duela hilabete gutxi utzi dio Yahoo Groups
erabiltzeari eta egun Postaria.com zerbitzu euskalduna erabiltzen du bere
jarduna kudeatzeko. Itzul-i buruzko argibide gehiago, hemen. Harpidetza
egiteko, hona jo daiteke. EIZIEren web gunerako sarrera orokorra, hemen.
Página en español de EIZIE, la Asociación de Traductores, Correctores e
Intérpretes de Lengua Vasca, aquí.








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago