[itzul] Re: ItzuL 500
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com
Or, Ira 17, 15:02:54, CEST 2004
ItzuL-en irakurria:
>ItzuL 500
>
>ItzuL zerrendak 500 harpidedun ditu, gaur geroz. Ziurrenik, euskaraz
>lan egiten duen posta zerrenda jendetsuena izango da, baita mezuetan
>oparoena ere. Orain arte, 1998ko abenduan sortu zenez geroztik, 20.500
>mezu banatu ditu.
Zorionak. Bai, zuek zarete liderrak, dudarik ez!
Posta-zerrenda Postariara igaro zenetik eman behar diguzue lanik. Hilean,
250 mezu inguru, 500 harpidedun, urtean 1.5 milioi mezu bidaltzera
behartuko gaituzue :-)
Bide batez, horra truko txiki bat. Honako kode pusketa hau itsatsi dezake
edonork bere web orri propioan, dela Intranet batean edo Internet irekian,
HTML kodean sarturik. Eta horrekin, orrian ItzuL zerrendako azken bost
mezuen izenburuak azalduko dira.
<script language="JavaScript"
src="http://jade.mcli.dist.maricopa.edu/feed/feed2js.php?src=http%3A%2F%2Frss.gmane.org%2Fgmane.culture.language.basque.itzul&chan=n&num=5&desc=0&date=n&targ=n"
type="text/javascript"></script>
Kode luze horretan, num=5 horren ordez beste zenbakit bat ezarri, adibidez
num=10 eta azken hamar mezuen izenburuak azalduko dira. Kode hau edozeinek
itsats dezake edozein HTML orritan.
Luistxo Fernandez - CodeSyntax - Postaria
LFernandez a bildua codesyntax.com
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago