[itzul] Bolantes

Xan xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Ost, Ira 22, 19:10:47, CEST 2004


Itzuliz(e)k dio:

> Kaixo: Luzaiden dantzatzen den horri nola deitzen zaio euskaraz?

"bolantes", "bolantak" "volants" dantzariak berak dira, besteak beste 
plazan sartzeko bolant-dantza eta martxa dantzatzen dutenak. Plazan 
berean jauziak (badira andana bat) eta kadrillak dantzatzen dituzte 
besteak beste. Ekitaldi nagusia (eta azken urte hauetan bakarra), 
kabalkada, Pazko egunaz, auzoei bisita goizean, plazan ikusgarria 
arratsaldean, iragaiten da.
Dantzariaren izena, dakizunez, bizkarreko xingolek eman diote.
Erdizka, luze ta ebats...
Xan



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago