[itzul] Pjotr Belikii euskaraz
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Ira 27, 11:29:56, CEST 2004
Hori, ingelesez, Peter the Great, alemanez, Peter der Grosse, Ez dakit
nola esaten den gaztelaniaz, "Pedro el Grande" ote da?
Euskaltzaindiaren arabera, "Peter/Pedro/Pierre" Petri da, baina hor
dago nahasmena. Hiztegi Entziklopedikoan (Lehen Elhuyarrena eta gero
Harluxetena eta egun Elkarlanean-arena), Pedro Handia jartzen da.
Teorian, Euskaltzaindiak izen mordo bat erabaki zuen duela bospasei
urte. Hala ere, esandako entziklopedian, eta beste argitalpenetan,
Petri Handia ez dute jartzen, eta Hiztegi Entziklopedikoan, esaterako,
iaz argitaratu zen, Euskaltzaindiaren azken erabakiak kontuan hartuz,
pertsonen izenak izan ezik. Horra galdera, nola esan behar da Pjotr
Belikii euskaraz, Pedro Handia ala Petri Handia? Esandako
entziklopedian ere, Migel jartzen da, ez Mikel, Euskaltzaindiak
hobesten duen bezala. Beraz, nola ikusten duzue hori? Pedro Handia esan
behar da, Euskaltzaindiak erabakitakoari jaramonik egin gabe, ala Petri
Handia?
Kontu honek bere garrantzia badu, euskara zainduan idatzi nahi badugu.
(irakurri atzo Diario Vascon atera zen artikulua, Henrike (ez Enrike)
Knörrek idatzi zuena.
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago