[itzul] Gato encerrado
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Al, Ira 27, 23:30:49, CEST 2004
AQUÍ HAY GATO ENCERRADO
Ez dakit 'adiskide aizun' direlakoen adibide ote den hau ere, baina niri
katuak katua ekarri dit gogora: 'Gatu horrek badu bertze buztanik'.
Interneten bilatuta, bi adibideok aurkitu ditut:
1. <<Ari bazaizu, 'Biziki apeza da, osoki apeza da', kasu! gatu horrek badu
bertze buztanik.>> (Etienne Salaberriren 'Ene sinestea')
http://www.susa-literatura.com/emailuak/salaberri
2. Euskaltzaindiaren 30. arauan, adibide gisa ageri da.
www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0030.htm
Ez dakit baliokideak diren, baina zerbaitetan behintzat bat datozela
iruditzen zait.
Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago