[itzul] longitud en las cadenas de texto

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Ira 28, 12:30:03, CEST 2004


"Cadena de texto" (testu-katea??) informatikan erabili ohi den kontzeptua da. Programa egiteko erabiltzen den lengoaian, testu irakurgarri batek gehienez izan dezakeen karaktere-kopurua (luzera) adierazteko erabili ohi da. Informatika-lengoaiek testu-katea neurtzeko tresnak izaten dituzte (topea ezarrita edo karaktere-kopurua zenbatuta zehazten dituzte).
Agian, horri buruzko datuak eskatzen dituzte, baina itzulpena programaren barruan sartuta egin behar ez bada, ez dakit zertarako eskatzen duten, zeren, testu prozesatzailearen bidez, ezinezkoa baita gero programan agertuko denaren batez bestekoa kalkulatzea. Normalean, gero pantailan testua moztuta ez dela agertuko edo pantailan sartuko dela ziurtatzeko eskatzen dute.
  ----- Original Message ----- 
  From: Bittor Hidalgo 
  To: ItzuL 
  Sent: Tuesday, September 28, 2004 12:07 PM
  Subject: Re: [itzul] longitud en las cadenas de texto


  Ez dakit zehatz zer esan nahi duen, baina pentsatu dut ITZULPEN UNITATEetan edo (luzera maximo bertsu batekoak, eta berez zer ikusirik gabekoak esaldiekin). Gustatuko litzaidake jakitea nork darabilen eta zertarako LONGITUD EN LAS CADENAS DE TEXTO kontzeptua  itzulpengintzan. Ez dakit informazio gehiago ematerik baduzun. Eskertuko nizuke

  Bittor

  P.S. Saiatu naiz mezua pribatuki bidaltzen Pauli, baina ezin izan dut.

  ---------------------------------------------
  Victor Hidalgo Eizagirre
  k/ Amarrandegi, 4, 4 A
  20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
  Tfnoa eta faxa: 943-557636 // 655728290
  posta-e: v.hidalgo a bildua euskalnet.net
    ----- Original Message ----- 
    From: Paúl Picado 
    To: Itzul 
    Sent: Monday, September 27, 2004 8:11 PM
    Subject: [itzul] longitud en las cadenas de texto


    Arratsalde on, gaztelerazko galdera bat da. Galdetu didate ea itzulpenetan neurtzen dudan "la longitud en las cadenas de texto", baina ez dakit zehazki zer galdetzen didaten. Laguntzarik???? 

    Mila esker, aurrez.



    Paúl Picado Moreno    



----------------------------------------------------------------------------

         
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040928/bdd935ec/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago