[itzul] Psikologia alorreko "ismoak"

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Ira 28, 21:19:46, CEST 2004


Horretantxe ari naiz oraintxe.
Guk Elhuyarrentzat Psikologiako testuliburua egin genuenean, konduktismo eta
behaviorismo, biak erabili genituen (erdara kontua da behavior (ing > fr.) =
conducta (gazt.)) Environmentalismoarekin ere gauza bera gertatzen da
environment (fr. > ing.) = ambiente (gazt.). Guk hor anbientalismoa erabili
izan dugu, erdarakadak erdarakada, gaztelania erabiltzea erabaki baikeguen.

Arnold Gesel-en ("s" batekin) maduracionismo hori ez dakit "ismoa" izateko
lain hedatua dagoenik. Nik neuk ez dut inoiz irakurri (teoria edo punto de
vista maduracionista, agian...) Gesell-ek haurraren heltzearen hipotesia edo
teoria sortu zuen (haurren eta gazteen jokabidea urteen (mailen) arabera
aztertu zuen, eta maila bakoitza gainditzeko, heldutasuna lortu behar dela
aldarrikatu zuen). Hezkuntza intentsiboaren bidez heltzea lortzea ezinezkoa
dela aldarrikatu zuen.
Hala ere, teoria aldetik ez da oso garrantzitsua. Bere ekarpenik
garrantzitsuena metodologiari buruzkoa izan zen, haurraren garapena
neurtzeko bide berriak ezarri eta baliabide berriak erabili baitzituen.
Beraz, ezin da konduktismoaren edo anbientalismoaren parean jarri
(garrantziaren aldetik, diot).
Nik neuk Gesell-en heldutasunaren/heltzearen/heltze- teoria itzuliko nuke.

Etologia = pertsonen eta animalien berezko (senezko) jokabidea eta portaera
ikertzen dituen diziplina da.
John Bowlby-ren ikerketek amaren (atxikimendu-irudi garrantzitsuenaren) eta
seme-alaben (haurren) berezko emozioek eta ondoriozko jarduerek duten
elkarreragina aztertzea zuten helburu. Irizpide etologikoa zuen, eta senez
(animaliek bezala), jaiotzatik garatzen ditugun jokabideei ematen zien
garrantzia.
Kasu honetan ere (kasu honetan seguruago) etologismo hori ez da Bowly-k
asmatutako "-ismoa", ezta antzekorik ere. Agian, joera edo irizpide
etologikoa zuela esan nahiko du ("es de un nerviosismo que se pasa" "su
nerviosismo le pierde" esaten denean bezala), hau da, "el etologismo de
Bowly...".
Beraz, itzultzekotan, Bowly-ren irizpide etologikoa edo horrelako zerbait
ipiniko nuke.

Lagunduko dizulakoan.

----- Original Message ----- 
From: "Mikel Etxebeste" <m.etxebeste a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 28, 2004 6:50 PM
Subject: [itzul] Psikologia alorreko "ismoak"


> Kaixo,
>
> Zalantzarik badudan arren, Euskaltermen ageri dira:
>
> Conductismo: konduktismo / behaviorismo
> Ambientalismo: environmentalismo
> Generativismo: generatibismo
> ... eta beste batzuk.
>
> Baina honakoekin, ordea, zer egin?
>
> Maduracionismo (A. Gessell)
> Etologismo (J. Bowlby)
>
> Argibiderik txikiena ere eskertuko nuke.
>
>
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago