[itzul] Re: longitud en las cadenas de texto
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com
Ost, Ira 29, 15:33:50, CEST 2004
Ez dakit honekin ote duen zerikusia galdera honek, baina...
Produktu informatikoetan, web interfaze batean edo programa baten
pantaila-irudietan, menuak, botoiak eta abarrak diseinatzean testu-kateen
luzera arazo izaten da batzuetan. Adibidez, menuok eta abarrok, ingelesez
egin, pentsatu eta diseinatu badira, alemanezko bertsioa egitean, akaso
alemanezko ordainak ez dira "sartuko" diseinuko elementuetan. Esaten dute,
zer diseinatzen duzula ere, %30eko espazio libre bat utzi behar duzula zure
testuaren eta haren oinarriaren artean (menuko zatia, botoia, dena
delakoa), aplikazio hori ganoraz itzuliko bada... Euskarak ere badu,
alemanak bezala, luzera handiagoa izateko joera, gaztelaniarekin
alderatuta, zer esanik ez ingelesarekin.
Beste kontu bat: testu-kateak bere horretan itzulita, eta luzeretan ere bat
etorrita ere, itzulpena askotan alferrik da. Ze, interfazeak, aplikazio
informatikoak egokitzen direnean hizkuntza batetik bestera, itzulpena baino
gehiago, lokalizazioa dago jokoan.
Adibide grafiko bat jarri dut, itzulpen zuzena, baina emaitza absurdoa
erakusten duena, nire blogeko sarrera honetan:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/176
Luistxo Fernandez - LFernandez a bildua codesyntax.com
Tf BERRIA -- **NEW PHONE** -- 675 706 553
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago