[itzul] galderatxo bat

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Ira 29, 20:24:48, CEST 2004


Arratsalde on, Igor:

Oker ez banabil, erakunde horiekin harremanetan jartzeko datuak ematen dira
atal horretan. Horrenbestez, nik uste erabilgarritasuna kentzea litzatekeela
hor ezertxo ere itzultzea, euskal herrietatik at dagoen tokia izanik. Izan
ere, gutun bat idatzi eta helbidea euskaraz jartzen badiogu, postariak
ulertuko al luke nora eraman behar den? Eta, irakurleak hara bertara joan
nahi badu, ez al litzateke egokiena esku artean helbidea gaztelaniaz izatea,
erdal herri hartan?

Esaldi baten barruan bai, itzuliko nuke erakundearen izena (sigla ez, baina
siglaren azalpena bai).

Gero arte,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





----- Original Message -----
From: Kulturgintza
To: ItzuL
Sent: Wednesday, September 29, 2004 6:51 PM
Subject: [itzul] galderatxo bat


Kaixo adiskideok,
Triptiko bat itzultzen ari naiz. Helbide batzuk Madrilgoak dira. Zer egin
beharko nuke? Izenak euskaraz jarri? Helbideak? Adibide modura:
CEAPAT Centro Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas
c/ Los Extremeños, 1
28018 Madrid
Tf: de texto: 91 778 90 64 Fax: 91 778 41 17
(http://www.ceapat.org)
Zuek zer egingo zenukete?
Mila esker laguntzagatik.

Igor




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago