[itzul] Re: longitud en las cadenas de texto
Luistxo Fernandez
lfernandez a bildua codesyntax.com
Ast, Ira 30, 09:59:56, CEST 2004
Paúl Picado <paulpicado a bildua ...> writes:
>
>
>
> Arratsaldeon Luistxo, zeuk jarritako adibide grafikoan diozu emaitza absurdoa
lortzen dela, baina ez dut ulertzen zehazki zer esan nahi duzun.
Itzultzaileak ahal duena egin du. Ez du errurik.
"Información sobre" eman diote itzultzeko, eta, tira, '...i buruz informazioa'
eman du.
Kontua da honela konbinatzen dela hori interfazean:
'Informacion sobre ___________'
eta euskaraz:
'-i buruz informazioa ___________'
Hori da absurdoa. Baina arazoa lehenago dago, ez itzultzailearengan,
baizik eta enkargua eman dion webgilearengan: interfazearen eta aplikazio
informatikoaren
diseinua da koxka. Aldagaien ordena edo aukera, kode informatikoa,
orri-egitura... gaztelaniaz bakarrik pentsatzen ditugu, eta tori,
hori itzultzera.
Beste adibide batekin, ilustratzeko, ea laguntzen didazun, Paul (edo beste
norbaitek): demagun karaktere-kate sortan bi hauek jasotzen dituzula
itzultzeko:
'respuesta'
'respuestas'
Zein dira zure ordainak? (Ez larritu, hau ez da etsamina,
esperimento txoro bat baizik...)
Luistxo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago