RE: [itzul] Re: longitud en las cadenas de texto eta beste erronka bat: Pamplona somos... tú
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua ayto-pamplona.es
Ast, Ira 30, 11:10:56, CEST 2004
irudimena pitin bat astinduz (beti irudimena!) imajinatzen ahal dut 'respuesta' botoi bat dela, eta hori sakatuta, erantzun bat ematen ahal duzula. Hala bada, nik 'erantzun' jarriko nuke (agian, harridura zeinu eta guzti). 'respuesta' berriz besteek emandako erantzunak izan daitezke,edo erantzun zuzenak, segun afera zein den, eta hala bada, nik 'erantzunak' (edo 'emaitzak', akaso) jarriko nuke... Kontua da, beti, nire iritziz, testuingurua zein den jakin behar dugula itzultzaileok. Imajinazioa ongi dago ipuinak idazteko, baina lan honetan egin behar duguna da GALDETU (Jon, gero ikusi dut zure erantzuna, eta bat nator)Baina, ene, zenbat denbora 'galtzen' dugun itzultzaileok galdetzen!
Luistxo: arrazoi duzu, orriak 'pentsatzen' dituztenek gehienetan gaztelaniaz pentsatzen dute (ez da harritzekoa: gaztelaniadun huts diren askok unibertsaltzat dute haien hizkuntza, ez zaie burutik pasatzen besterik izan daitekeela), eta guk gero gure oinari ez doakion zapatan sartu behar dugu gurea...
hau ez da gertatzen bakarrik web orrietan, disenua tartean dagoen edozein tokitan 'sufritzen' dugu fenomenoa euskal itzultzaileok.
Gaur bertan agertu zaigu guri berriro arazoa:
PAMPLONA SOMOS... TÚ esaldia bidali digute, itzultzeko.
Guk hainbat aukera ditugu, baina zalantzatan gabiltza. Horra zer bururatu zaigun (eta norbaiti beste zerbait bururatuz gero... ):
pamplona
somos...tú
iruña:
gu geu, hi heu
hi haiz, gu gara...
Iruña
Iruña gu gara,
hi, ere
inma
> -----Mensaje original-----
> De: Luistxo Fernandez [mailto:lfernandez a bildua codesyntax.com]
> Enviado el: jueves, 30 de septiembre de 2004 10:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Re: longitud en las cadenas de texto
>
>
> Paúl Picado <paulpicado a bildua ...> writes:
>
> >
> >
> >
> > Arratsaldeon Luistxo, zeuk jarritako adibide grafikoan
> diozu emaitza absurdoa
> lortzen dela, baina ez dut ulertzen zehazki zer esan nahi duzun.
>
> Itzultzaileak ahal duena egin du. Ez du errurik.
>
> "Información sobre" eman diote itzultzeko, eta, tira, '...i
> buruz informazioa'
> eman du.
> Kontua da honela konbinatzen dela hori interfazean:
>
> 'Informacion sobre ___________'
> eta euskaraz:
> '-i buruz informazioa ___________'
>
> Hori da absurdoa. Baina arazoa lehenago dago, ez itzultzailearengan,
> baizik eta enkargua eman dion webgilearengan: interfazearen
> eta aplikazio
> informatikoaren
> diseinua da koxka. Aldagaien ordena edo aukera, kode informatikoa,
> orri-egitura... gaztelaniaz bakarrik pentsatzen ditugu, eta tori,
> hori itzultzera.
>
> Beste adibide batekin, ilustratzeko, ea laguntzen didazun,
> Paul (edo beste
> norbaitek): demagun karaktere-kate sortan bi hauek jasotzen dituzula
> itzultzeko:
>
> 'respuesta'
> 'respuestas'
>
> Zein dira zure ordainak? (Ez larritu, hau ez da etsamina,
> esperimento txoro bat baizik...)
>
> Luistxo
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago