[itzul] Re: longitud en las cadenas de texto
Luistxo Fernandez
lfernandez a bildua codesyntax.com
Ast, Ira 30, 11:40:38, CEST 2004
Paśl Picado <paulpicado a bildua ...> writes:
>
> Egun on, aurrekoa ulertuta, baina "etsaminaren" ondorioa oraindik
> ez dut ikusten.
>
> Tira, ordainak "erantzuna" eta "erantzunak" izango lirateke.
> Paśl Picado Moreno
>
Ba ondorioa hau litzateke, bilaketa emaitza batzuen interfazean,
gaztelaniaz:
1 respuesta
3 respuestas
eta euskaraz, aldiz:
1 erantzuna
3 erantzunak
Adibide bat hemen:
http://www.baleike.com/article.php?story=20040916133159473&mode=print
(bueno, adibide hau ez dakit noraino den zuzena, webgune honen egileak
euskaldunak eta informatikan trebeak dira, eta merituz ari dira lanean
softwarelibrearekin, baina, tira, akaso tripa informatikoetan kodea
bihurritzeko
aukerarik ez da egon, edo orri hau sortzen duen sorburua oso ezkutua
dago, edo batek daki... barkatu, beraz, Baleikeko zumaiarrok)
Aldagaien konbinazioa, aldagaietan bat numerala denean haren
zenbatekoa...
Interfazeen diseinuan eta egokitzapenean itzulpena baino gehiago
dago: 'lokalizazioa' esaten zaio.
Luistxo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago