[itzul] Re: longitud en las cadenas de texto

Luistxo Fernandez Lfernandez a bildua codesyntax.com
Ast, Ira 30, 12:39:10, CEST 2004


Paśl Picado <paulpicado a bildua ...> writes:

> 
> 
> Barkatu, lehen ez dut mezu osoa irakurri, eta oraintxe konturatu naiz jarri
duzunaz: euskaraz erantzun izan beharko litzatekeela auker bakarra. Ulertuta. 
>  
> Paśl Picado Moreno    

ez, 'erantzun' bada aukera bakarra, berriro gaizki, ze 'respuesta' eta
'respuestas' karaktere-kateak baldintza zehatz batzuetan jartzen dira
zenbaki-aldagaien ezkerretara:

1 respuesta / 3 respuestas
1 erantzun / 3 erantzun

Berriro diot, jatorrian dago okerra. Itzultzeko kate horiek emanda
itzultzaileari, ez dago arazoa konpontzerik. Jatorrizkoa zuzendu behar da, eta
"jatorrizko" hori kontu multzo konplexua izan daiteke: diseinua, kode
informatikoa, gaztelaniazko formulazioa... 

Luistxo







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago