[itzul] itzulpentxoa

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ost, Abu 3, 11:39:15, CEST 2005


"académico" eta "curricular" horien gainean bi gauzatxo:

1.- Erredundantea da biak batera jarrita. Bat kenduta ere gauza berbera da, multzo horretan.

2.- "Académico" euskaraz hitz elkartuaren bidez ere eman daiteke: "ikasketa-"
Hezkuntza Administrazioko Hiztegian hauek agertzen dira, gutxienez:
ikasketa-baldintzak=requisitos académicos
ikasketa-espediente=expediente académico
ikasketa-hedapen=extensión académica
ikasketa-maila=nivel académico
ikasketa-plan=plan de estudios / currículum
ikasketa-planak berritzeko proiektu=proyecto de innovación curricular
ikasketa-proiektu=proyecto curricular

3.- Beste batzuetan, genitibo pluralaren bidez ematen da hiztegi horretan:
ikasketen antolamendu=ordenación académica
ikasketen historial=historial académico
ikasketen ziurtagiri=certificación académica

4.- Azkenik, latinezko "curriculum" emateko, jatorrizko idazkerari eusteko bidea hobetsi zen hiztegi horretan.

Nik neuk, galderari erantzunez, honela jarriko nuke:
"Curriculumeko edukiak eta curriculumetik kanporakoak" edo
"Curriculumeko eta curriculumetik kanporako edukiak"

Ondo bizi,

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Eneko Perez
Enviado el: miércoles, 03 de agosto de 2005 10:10
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] itzulpentxoa


Kaixo!
Norbait lanean balego, lagunduko itzulpen labur honekin? 
 
Contenidos académicos curriculares y no curriculares. 
 
Eskerrik asko,
Eneko

		
---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago