[itzul] correpasillos

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ast, Abu 4, 08:55:33, CEST 2005


Izen horrekin ez da azaltzen hiztegietan. Lehenagoko izenekin (andador, andaderas, pollera...; erderaz "taca-taca" ere esaten zitzaion) begiratzen baduzu, ordea, "aukera" handiegia topatuko duzu, "aukeran": 
MUJIKA: deskorga, orgatxo, eskorga, tontillo, sirrika, zutiko
Elhuyar: eskorga, taka-taka
Hiztegia 3000: taka-taka, tiki-taka, tapa-tapa
ELKAR Kintana-EKIN-Xarriton: orgatto, gurdi

Espainieraren Akademiarenean ere ez dator "correpasillos" bezala.
Ingelesez, "baby walker"
Frantsesez, "Chariot"

Nik neuk ez nuke "eskorga" jarriko. Uste dut "carretilla" esateko zabaltzen ari dela, gehienbat.
Gainera, kontuan hartu behar da tresna hori, oinez ikasteko ez ezik, zahartuta edo mina hartuta, ezin ibilia datorrenean ere erabiltzen dela, gero eta gehiago. 

Seguru asko izen jasoa beharko da, ume zein zahar/ezinduen erabilera hartuko dituena. "Ibilgailu" erabat hedatu denez "vehículo" esateko, agian berreskura liteke "ibilkin" (Ikus Orotarikoan, 2. adiera).

Etxeko izenetarako, aldiz, nik "tipi-tapa" jarriko nuke... eta banoa korrika, Zeledon jaitsi baino lehen.

Ondo bizi,

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Arkaitz
Enviado el: miércoles, 03 de agosto de 2005 20:19
Para: Itzul (EIZIE)
Asunto: [itzul] correpasillos


Arratsaldeon. Zuetako inork itzuli al du jostailu horren izena :-) ? Edo izenen bat edo beste bururatzen?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago