[itzul] resbaladizo

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Al, Abu 8, 11:30:32, CEST 2005


Corpusetan (Añibarro, Arrese Beitia...), «harri labainetan» edo «harri
labainaren gainean» moduko esapideak agertzen dira, segurtasun gutxiko
egoerak edo tokiak adierazteko. 
Esaterako, Añibarroren «Escu-liburua»ko adibide bi hauek: 

- «Ordukoak bildurten dau; dakus bere burua kondenetako 'arri labanaren
ganean'; eta eztaki zelan urtengo daben galbide atarik.»
- «Ay Yauna! errezki izango dozu nizaz erruki! Ondatu aginean naukee
neure bekatu astunak; betiko galduteko 'arri labanaren ganean' nauke ene
gaistakeriak.»

Alberto



>>>Kaixo: ez zait bururatzen nola eman "pisar un terreno resbaladizo"
(egoera bati buruz ari dela).




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago