[itzul] Escampavia
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Abu 9, 12:55:00, CEST 2005
RAEren CREA era CORDE corpusak begiratuta, nik esango nuke hitz hori, gaur
egungo testuetan, Ameriketan erabiltzen dela batik bat. Espainiako testuak,
normalean, kronikak izaten dira. Gotzonen testua ere kronika bat da,
1894koa. Horrek esan nahi luke, agian, gaur egun gure inguruan (hau da,
estatu espainolean) 'escampavía' hitz zaharra dela edo, behintzat, garai
bateko ontzi-mota bat dela.
Horrekin aski bat dator 'escampavía'-k Google-n dituen 329 agerraldietatik
12 soilik izatea Espainiako guneetakoak.
'Escampavía' direlakoak nolakoak diren ikusteko, Google-ko 'Irudiak'
bilatze-modua erabil daiteke. Agertzen diren irudi gehienak Txileko
Armadaren web gune batekoak dira. Ez nuke esango agertzen diren itsasontziak
'potinak' direnik, ez behintzat hemen eman diren 'potin'-en definizioen eta
iturri hauek dakartenen arabera:
----------------------------------------
Azkueren arabera:
"(V,G), lancha de mediana largura, menor que la trainera"
Euskal Hiztegian:
iz. (1901). Batez ere bizk. Bitarteko tamainako txalupa mota, arrantzan
erabiltzen dena. Legatz potina. Arraina polito zekartzaten potinek. Bermeo,
Mundaka eta Elantxobeko txalupa, potin eta batel, arrantzuan dabiltzan
guztiak. Ibaiko potinak
----------------------------------------
Frantseserako, Larousse es-fr hiztegiak 'vedette' (barco pequeño) eta
'garde-côte' (para vigilar las costas) ematen ditu.
Petit Robert-en arabera, 'vedette' hau da: a) 'Petit navire de guerre
utilisé pour l'observation'. Vedette lance-tropilles. b) Petite embarcation
automobile rapide. Vedette de la douane.
Goggle-n irudiak eskatuta (vedette eta navire edo embarcation sartu),
gehienak 'ontzi azkar edo 'motorrak' izaten dira, handiak zein txikiak
(batzuk, 'yate' txikiak lirateke).
Elhuyarren EF/FB hiztegian 'vedette'-erako 'txalupa motordun' eman dugu.
----------------------------------------
Ingeleserako, Larousse es-en hiztegiak 'scout' (barco que acompaña a otro)
eta 'coastguard vessel, revenue cutter, coastguard cutter' (par vigilar las
costas) ematen ditu.
Collins-ek 'revenue cutter' dakar.
Merriam: scout. 1 a : one sent to obtain information; especially : a
soldier, ship, or plane sent out in war to reconnoiter
Webster's Revised Unabridged Dictionary, © 1996, 1998 MICRA, Inc.
4. (Naut.) A small armed vessel, usually a steamer, in the revenue marine
service; -- also called revenue cutter.
--------------------------------
Datuak biltzen ari nintzela, irakurri ditut Albertok bildutakoak; badirudi
gaur egun 'kostazain'-erako erabiltzen dela batez ere (erabiltzekotan,
gaztelaniaz 'guardacostas' baita gaur egun erabiliena).
Gotzonen testuan aipatzen den 'una escampavía de Guetaria' nolakoa ote zen?
Aditu batek egin behar liguke horretan argi, baina, bizkitartean... Txileko
'escampavía' horietakoen modukoa zen? (horietako batzuk ez dira oso txikiak,
ez dut uste 'potinak' direnik, ezta 'txalupa motordunak' ere); zehatz-mehatz
nolakoa zen jakin gabe, aukera bat da funtzioari erreparatzea: kosta
zaintzeko ontzia zen, ala beste handiago bati laguntzekoa? Gaur egun adiera
nagusia 'kostazain' dela jakinik, horren alde egingo nuke apustu; ikuspegi
horretatik, nire iritzia da 'kostazain' (edo 'kostazaintzako ontzi') izan
daitekeela ordain zuhurrena testuinguru honetan. Arriskua badu, hala ere.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: martes, 09 de agosto de 2005 10:33
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Escampavia
Beharbada, <<potin>> hitzak balio du. Han eta hemen begiratuta,
beladuna ere bazela aurkitu dugu (Eneko Barrutiaren liburuan), 3000
Hiztegiko adibideak dio bazela "Potintxo" izeneko itsasontzi bat, Bizkaiko
Aldundiak ikerketa hidrografikoetarako erabiltzen zuena (beraz, izen hori
ipini zuenarentzat, potina txalupa xume bat baino gehiago bide zen)...
Eta hemen dioena ere jakingarria da:
<http://www.gipuzkoakultura.net/euskera/museos/untzi/pdf/arbex.pdf>.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago