[itzul] Iparraldekoentzat, batez ere

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Abu 18, 12:03:14, CEST 2005


> zenarista: mecenas edo horrelako zerbait? esaten da Harry Abadie d¹Arraste
> Charles Chaplin-en zenarista izan zela.

Chaplinekin aholkulari tekniko gisa lan egin zuen *A Woman of Paris* 
(1923) filmean, eta laguntzaile gisa *The Gold Rush* (1925) filmean.

Zure «zenarista», Asierrek ongi esan duen moduan, frantsesezko 
«snénariste» hitzaren moldaera izango da. Dena dela, ez zait iruditzen 
hori guztiz egia denik, Henry d'Abbadie ez baitzen Chaplinen gidoilari 
inoiz izan.

Geroago, 1927 eta 1933 bitartean zazpi film egin zituen Hollywooden, 
bost hitzik gabekoak eta bi soinudunak: *Laughter* (1930) eta, ziurrenik 
ezagunena, *Topaze* (1933).

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago