[itzul] kultura enpresariala
Jon Alonso
jon.alonso a bildua unavarra.es
Or, Abu 19, 11:50:50, CEST 2005
Abuztuan gaudela aprobetxatuz, eta bestela honelako gogoeta-bide sakonetan
sartzeko modurik ez denez, itzultzailea izateko 'filosofia'ri buruzko bi hitz:
Bat - Bai, bistan da itzultzailea -euskal itzultzailea, bereziki- burua
nekatzeko prest egon behar dela etengabe, itzultzea sortzea ere badenez.
Neurri batean, baina, zeren...
...Bi - itzultzaile nabilen hamazortzi urteak pasa eta gero, gaur da eguna
nire burua hasi nintzenean bezala sentitzen dudana, betiko zalantzen eta
betiko auzien inguruan, liburu berberetan betiko kontsultak egiten. Zenbat
mende beharko dugu adjektibo erreferentzialaren auzia konpontzeko, edo,
gutxienez, erabateko konponbiderik ez duela behin betiko finkatzeko eta
gure estilo-liburuetan urrezko letraz idazteko? Bestetik, zer nahi duzue
esatea, kalko-ola on batek gauzak asko errezten ditu. Denok ez izaki masokista.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago