ER: [itzul] kultura enpresariala
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Abu 19, 12:27:02, CEST 2005
Tira. "Kalko-ola on" horren "on" hori ondo ondua bada, masokistok ere
aitzakiarik ez.
(Euskara bihurregia edo nekagarriegia dela eta, horretan ere, erdararekin
"berdintzeko" ahalegin bortxazko bezain alferrean higatzeko, berriz, neure
masokismoak ere baditu bere mugak, eta nahiago hobeki enplegatu).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Jon Alonso
Bidalia: ostirala, 2005.eko abuztuak 19 11:51
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] kultura enpresariala
Abuztuan gaudela aprobetxatuz, eta bestela honelako gogoeta-bide sakonetan
sartzeko modurik ez denez, itzultzailea izateko 'filosofia'ri buruzko bi
hitz:
Bat - Bai, bistan da itzultzailea -euskal itzultzailea, bereziki- burua
nekatzeko prest egon behar dela etengabe, itzultzea sortzea ere badenez.
Neurri batean, baina, zeren...
...Bi - itzultzaile nabilen hamazortzi urteak pasa eta gero, gaur da eguna
nire burua hasi nintzenean bezala sentitzen dudana, betiko zalantzen eta
betiko auzien inguruan, liburu berberetan betiko kontsultak egiten. Zenbat
mende beharko dugu adjektibo erreferentzialaren auzia konpontzeko, edo,
gutxienez, erabateko konponbiderik ez duela behin betiko finkatzeko eta
gure estilo-liburuetan urrezko letraz idazteko? Bestetik, zer nahi duzue
esatea, kalko-ola on batek gauzak asko errezten ditu. Denok ez izaki
masokista.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago