[itzul] ehunekoaren sinboloaren ondoren, espazioa bai ala ez?

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Al, Abu 22, 09:49:07, CEST 2005



	Urteak direla, ehunekoaren sinboloaren ondoren espaziorik uzten ez bazen ere, nik esanen nuke aspaldixko honetako joera espazioa uztearena izan dela (administrazioan behintzat). 
	Berriki baina, bi eredu kontrako iritsi dire nire eskuetara. Bata, orain arteko ereduari jarraitzen diona: Eusko Jaurlaritzako Ikasmaterialen Aholku Batzordearen estilo liburuko lehen atala (Ortotipografiari dagokiona). Honatx bertan esaten dena ehunekoen gainean:

	1. Ehunekoa digitoz idazten da, % sinboloaren eskuin aldean kopuru zehatza emanez eta bien artean hutsune bat utziz.
		% 7	% 15	% 82	% 7,3	% 11,45 	

	Administrazioa Euskaraz agerkariaren 49. zenbakian ordea, eta IVAPeko estilo liburua oinarri harturik, esaten da ehunekoen kasuan aurretik tartea utzi behar dela, baina ez ondoren. Eta horrela dator adibidea:

	xx %11

	Bi eredu kontrajarri, administrazio berak emanak. Zein da zuek erabiltzen duzuena, zein erabili beharko genuke aurrerantzean?






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago