[itzul] Interpretazioa
Oihana Lertxundi Egurbide
olertxundi a bildua euskalnet.net
Ost, Abu 24, 17:14:00, CEST 2005
Arratsalde on,
nire lagun bati lau egunez interpretazio-lana egiteko agindu diote. Txinera eta gaztelerarekin egin beharko luke lan, eta egun osoz; alegia, egun osoa pasa beharko luke txinarrekin hara eta hona. Eizieren orrian 550 euroko tarifa ateratzen da lan-jardun bakoitzeko. Baina lan-jarduna nola kalkulatzen da? Egun osoa lan-jardun osoa baino gehiago da? eta berak bakarrik lan egiteak ez dakar gehikuntzarik-edo?
Ea laguntzen didazuen.
Eskerrik asko eta gero arte
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago