[itzul] Re: Jardín

marion a bildua clientes.euskaltel.es marion a bildua clientes.euskaltel.es
Ost, Abu 31, 14:13:07, CEST 2005


Eguerdi on:
Ezin izan diot tentazioari eutsi! "Jentilbaratzak" jentil hilerriak 
dira tradizioan, izenak dioen moduan. "Errealitatean" "cromlech" 
edo "mairubaratz" deitutako monumentu megalitikoei deitzen zaie 
horrela, tradizioak horiek jo izan baititu jentilen hilobi gisa 
(trikuharriak eta beste megalitoak bezala, harri handiz eginda egotean, 
jentilek mugitutako harriak zirelakoan, hortik Aralarko Jentilarri 
trikuharri famatuaren izena, adibidez).
Beraz, Jentilbaratz, mairubaratz edo cromlech-ak zutarri (menhir) edo 
zutik jarritako harlauzaz osatutako zirkuluak dira eta historiaurrekoak 
dira (xehetasun gehiago nahi dituenak badu megalitismoari buruzko 
artikulu bikain bat J. A. Mujika Alustiza espezialistak idatzia, 
KINTANA, Jurgi (arg.)"Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: 
metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak", Bilbo, 
UEU, 2002 liburuan).

Estela edo hilarriak, aldiz, garai historikoan egiten hasi ziren. Erdi 
Aroko hilarriei buruz makina bat artikulu eta berri badira, hala ere, 
sistematikoenetakoa A. Azkarate eta I. García Camino-k argitaratutako 
Mendebaldeko Euskal Herriko hilarriei buruzkoa da ("Euskal Herriko Erdi 
Aroko hilarri eta inskripzioak : (VI-XI. mendeak)", Bilbo, EHU, 1996).
Badira hilarri ugari aurkitutako zonaldeak, eta horietan apartekoa da, 
adibidez, Durangaldea. Bertan XIX. mendetik bilduma egin zutelako, bada 
Argiñetako baselizaren inguruan "hilerri" bat, ikusteko oso ederra, 
baina "artifiziala" esan dudanagatik (pentsatzen dute espezialistek 
bertako hilarriez gain, ingurutakoak ere bildumatu zituztela bertan, 
eta horregatik bere "handitasuna"). Hala ere, hasieran proposatu 
zen "jardín medieval de estelas funerarias" horren antzekoena 
litzatekeena da Argiñetako hori (oker ez banaiz, Otzaarteko ermitan ere 
bada bildumatxo bat, baina txikiagoa, etab.).
Dena den, nik arazo bat ikusten dut "jardín medieval de estelas 
funerarias" horretan, hilarriak ("estelas funerarias") badira Erdi 
Arokoak, baina oso gutxi dira bere lekuan gorde diren hilarriak, 
gehienak berrerabiliak eta bildumatuak izan baitira (horretaz I. García 
Camino-k idatzi du). Beraz, "jardín" edo hilerri hori "medieval" izatea 
zaila da, baina agian "Erdi Aroko hilarrien hilerria/bilduma/lorategia
(??)"
proposa liteke? Ez dakit, esandakoarekin ea zer deritzozuen.
Barka hainbeste luzatzea, adeitasunez,
Jaione Agirre
> ------------------------------
> 
> Message: 2
> Date: Wed, 31 Aug 2005 08:24:09 +0200
> From: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Subject: Re: [itzul] Jardín
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <43154D09.7000104 a bildua gipuzkoa.net>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed
> 
> >> JARDIN MEDIEVAL DE ESTELAS FUNERARIAS
> >>
> > Lauburu elkarteak bere lan dotorean (/Les stèles discoïdales et 
> l'art 
> > funéraire basque = Hil Harriak/. Baiona : Lauburu; Elkarlanean, 
> 2004) 
> > "baratzeak" aipatzen ditu: 'hilerri-baratzeak', 'hilerritik 
> baratzera' 
> > (gaurko joeraren aipatzeko)...
> 
> Mitologian, ez al ziren «jentilbaratzak» jentilen hilerriak?
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago