[itzul] Sorgin-harria
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 12, 11:27:23, CET 2005
Ez du inork erantzun. Ez bide daki inork. Iratxoren batek egingo zuen
aldaketa. Zein iratxok, ostera? Eta zergatik? Googlen bilaketa eginda
"sorgin-harria" 475 aldiz agertu da, "filosofoen harria", berriz, 2 aldiz:
baina horietako bat telezaborrari buruzko foro batean nire moduan galdera
hau egin duen baten agerraldia da, eta bestea Elkarriren dosier batean ageri
da (ez da Harry Potterri buruz).
Zergatik aldatu ote dute izenburuko eta liburuko "sorgin-harria", telebistan
"filosofoen harria" esateko? Liburuaren barruan, aurkeztu ondoren,
gehienetan "harria" soilik izendatzen dute protagonistek. Filmean ostera
"filosofoen harria" jo ta ke. Inork zergatik ez badaki ere, zergatik
badakien inor ezagutzen duzue?
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Enviado el: lunes, 10 de enero de 2005 10:49
Para: Itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Sorgin-harria
Badaki inork Harry Potterren liburuan "sorgin-harria" zena, zergatik bihurtu
den filmean "filosofoen harria"?
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050112/adc59d80/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago