[itzul] Sorgin-harria
Karlos del Olmo Serna
zumareus a bildua yahoo.es
Ast, Urt 13, 07:55:40, CET 2005
>Tamala da, nire iritziz, ingelesezko "sorcerer's
stone" eta "philosopher's stone" bitasuna inportatu
izana;
Itxuraz, aberastasunak ez du zertan tamalgarria
izanik, ez? Halere, Jonek plazara ekarritako autua ez
da ahuntzaren gauerdiko eztula. Hiztegi espezializatu
batean adituek filosofiako termino bat batera ematea
erabaki zuten aspaldi-aspaldian. Handik hogei
urtera-edo, literatur lan bat euskaratzerakoan
itzultzaile batek termino hura (terminoa baita
filosofian, edo alkimian, gurago baduzue) bestela
ematea erabaki zuen. Beste itzultzaile bat literatur
lanaren zine bertsioan lehengo bidera itzuli zen.
Itauna: bi aukeretatik (espezializatua eta literarioa)
zein da autoritate argudioa?
Eta beste kontutxo bat: zergatik eutsi zioten
pelikulan Hagrid bizkaieraz berbetan jartzeko aukera
soziolinguistiko ez oso egokiari?
Karlos del Olmo
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ˇ250 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago