[itzul] Legebiltzarreko administrazioko hiztegia

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urt 17, 08:17:42, CET 2005


Legebiltzarreko lankideek berriki hiztegi bat jarri dute sarean, 
edonoren eskura. Izena: Eusko Legebiltzarreko administrazioko hiztegia.

Helbide honetan dago: 
http://www.parlamento.euskadi.net/htmldocs/dbdocs/e_hiztegi_w_hiztegie.html

Euskarazko nahiz gaztelerazko hitzen arabera bilatu daiteke, nahiz 
izendapenak ez diren oso argiak: «Baliokidea» euskarazko hitza 
bilatzeko, «Término» gaztelerazkoa.

Gauza on batzuk ikusten dizkiot hiztegiari: termino soilen ordez, 
sintagma edo esaldiak ematen ditu. Gainera, emaitza jakin batzuk hauta 
daitezke, horien bakarrik zerrenda moduan ikusteko. Azkenik, erdi 
ezkutuan ditu, baina bilaketa leihotxoen eskuinean diren gezi ikonoen 
bitartez, euskarazko eta gaztelerazko termino guztien zerrenda 
alfabetikoa ikus daiteke, eta aukeran da hitz edo hizki jakin batetik 
aurrera ikustea.

(Aldi baterako zerrenda utzita daukan adiskide bati zor diot hiztegiaren 
berri izana).

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago