[itzul] Terminologia parlamentarioa, eskura Interneten

"Agirre, Jesus MĒ" jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
Al, Urt 17, 09:59:17, CET 2005


Kaixo, lankideok:

Gotzon Egiak gaztigatu dizuenez, Eusko Legebiltzarreko informatikako lagunek
ikusgai jarri dituzte, Interneten bidez, etxe honetako itzulpen-zerbitzuko
datu-base terminologikoa. Hasieran intranetean jarri zuten, etxeko langile
guztiek erabili ahal izateko, eta orain Interneten jarri dute,
Legebiltzarretik kanpo ere nahi duen guztiak erabiltzeko. Datu-base horrek
"Eusko Legebiltzarreko administrazioko hiztegia" du izena, eta Eusko
Legebiltzarraren webgunean sartuta kontsulta dezakezue,
www.parlamento.euskadi.net helbidean, "dokumentazio-zentroa" atalean. Hona
hemen datu-base horren ezaugarri batzuk:

	- Itzulpen-zerbitzuan kudeatzen dugun Multiterm datu-base
terminologikoa bera da, hiztegi horretara jaulkita.
	- Informatikariek hilero edo jaulkiko dituzte datuak Multitermetik
Interneteko hiztegi horretara.
	- Multiterm datu-basean gure laneko terminologia bildu ohi dugu.
Hauek dira terminoen iturriak: Legebiltzarreko Erregelamendua,
lege-proiektuak, ekimen parlamentarioak eta idazki administratiboak.
	- Horiez gainera, batasunerako erreferente izan daitezkeen hiztegi
batzuen hustuketa hautatua ere egin eta sartu dugu Multitermen:
hezkuntza-hiztegia, zirkulazio-hiztegia, kooperatiba-hiztegia,
lan-zuzenbideko hiztegia, zigor-kodea...
	- Gaur egun 9.300 sarrera ditu.
	- Terminologia parlamentarioari dagokionez, luze gabe bateratzeko
asmotan gabiltza Nafarroako Parlamentuarekin eta batzar nagusiekin batera.

Jesus Mari Agirre
Eusko Legebiltzarreko Itzulpen Zerbitzuko arduraduna  
 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago