[itzul] Hamarkada kontuak
Joseba Erkizia
jerkizia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 25, 10:56:17, CET 2005
Eta hirurogeitako musika?
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 25, 2005 8:10 AM
Subject: Re: [itzul] Hamarkada kontuak
> > Orain arte ustez ondo ikasi dugu "60ko hamarkadako musika" eta antzekoak
> > idazten, lehenagoko nahasketaren aldean (60. hamarkada, eta abar).
> > Nire zalantza da, ordea, "hamarkada" kenduta nola geratuko litzatekeen
> > kontua, erdaraz esan eta irakurri ohi ditugun "sixties", "los
> sesenta", etc.
> > Aukera guztiak arraroak egiten zaizkit: "60ko musika", "60etako
musika",
> > "60koko musika"...
>
> Lehenik, ez zait iruditzen «hamarkada» nahitaez erabili behar denik
> beti-beti. «60ko urteetako musika» guztiz zilegi eta ulergarri dela uste
> dut. Izan ere, gazteleraz «los sesenta» esaten denean, elipsi nabarmen
> bat dago, «los *años* sesenta» esamolde osoaren ordezko; frantsesez,
> esate baterako, nekez egiten dena, «les années soixante» esaten baita
hori.
>
> Bestetik, elipsi hori bera euskaraz ere egin daitekeela iruditzen zait,
> testuinguruak nahasbiderik sortzeko aukera ematen ez duenean: «60ko
> urteetako musika» -> «60ko (urteetako) musika» -> «60ko musika».
>
> Zalantza dut, ordea, bizi garen mende honetatik begiratuta, aski ote den
> «60ko musika» edo «60ko urteetako musika», eta ez ote genukeen hasi
> beharko beti «1960ko urteetako musika» eta gisakoak idazten. Hori bai,
> hala egitez gerotan, «1960ko musika» nahasgarri litzateke, urte jakin
> hartako musika (ere) adierazten baitu.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago