[itzul] Andramariaren alde (Andra Maria)

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urt 27, 13:18:20, CET 2005


Ustekabean aurkitutako hari-muturretik tiraka, beste hau ere (berr)ikusi
dut, oharkabean edo joan zitzaidana:

 

125

San, santu, done eta besteren erabilera

(...). Gure tradizioa aztertu ondoan, hau da

Akademiaren araua:

(...)

5. Orobat, Kristoren ama aipatzeko hurrengo forma hauek onartzen dira: Andre

Maria (Hegoaldea), Andra Maria (Hegoaldeko erdi-mendebaldea), Andredena
Maria

(Iparraldea), Andre Dona Maria (tradiziozkoa).

(...)

10. Idazkerari dagokionez, San, Santu, Santa, Santi, Done, Jaun Done, Dona,
Jondoni,

Jondane, Andre, Andra, Andredena eta Andre Dona letra larriz erabiliko dira:
San

Martin, Espiritu Santua, Begoņako Andra Maria. (...)

 

Beraz, Hegoaldeko erdi-mendebaldean 'Andra Maria' (eremua zabaldu diote,
ba), idazkerari dagokionez 'Andra' besteekin batera Hiztegi Batuan onartu
eta finkatua eta adibidean "Begoņako Andra Maria". Arau hau lehen aipatu
dudana baino berriagoa (geroagokoa) da, ustez.

 

Jon Agirre

Bizkaia

 

 

 

 

 

-----Mensaje original-----
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: jueves, 27 de enero de 2005 11:45
Para: Itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Andramariaren alde

 

Aspaldi baten (bospasei urte?), Gasteizen Andra Mari ala Andre Mari jarri
behar ote zen eztabaida egon zen Itzulen. Hangoak berriro atera barik,
zerbait gehitu nahi nuke. Oker ez banago duela pare bat urteko erabakia da,
Euskaltzaindiarena, baina gaur ikusi dut, eta, hortik aurrerako batere
barik, hemen zabaldu nahi nuke. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan:

Andre Maria: Itziarko Andre Maria (mendebalean, tradizioko eliza batzuetan
'Andramari(a)'.

 

Euskal Herrian mendebala Araba eta Bizkaia dira.

 

Jon Agirre

Bizkaia

 

P.S.: "...hortik aurrerako batere barik...", Araba ere mendebala dela esan
barik ezin geratu baina.

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050127/d48850e9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago