[itzul] Aditz trinkoa
Juan Mari Iriondo Goti
jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
Or, Uzt 1, 13:54:07, CEST 2005
"ziotson" edo antzeko zeozer darabilgu Zeberio, Orozko, Ugao, Arrankudiaga
aldean
----- Original Message -----
From: "itzul" <itzul a bildua hernani.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, July 01, 2005 1:41 PM
Subject: [itzul] Aditz trinkoa
Kaixo berriz,
aspaldi samarreko testu batekin nabil, euskaratzen eta, arkaikotasuna-edo
eman nahian, "esan zion" jarri ordez aditz trinkoa erabiltzen hasi naiz,
baina ezin topatu egokirik. Azken finean diotso-ren lehenaldia jartzea
besterik ez da baina...
Niri belarrira "ziozkun" (hark guri) aditzak ondo ematen dit, eta horren
bidetik jo dut hark hari x esan (diotso) adierazteko.Baina Xuxenek, nik
baino gehiago jakin, ez dit onartzen. Lankide batek aditzen taulan begiratu
du ziurtatzeko, eta ez omen da agertzen nork nori nor kasu horretarako.
Hala da?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago