[itzul] Aditz trinkoa
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Or, Uzt 1, 13:57:45, CEST 2005
Ez dut uste "zioskun" horrek zahar-kutsurik emango dionik testuari,
Mendebalde osoan zabal-zabal dabil eta.
Hor duzu, ordea, "zirauskun" adizkia... Dena den, ez dakit egokia den zure
testu horretarako, bitxiegia ote den ere.
> Kaixo berriz,
> aspaldi samarreko testu batekin nabil, euskaratzen eta, arkaikotasuna-edo eman
> nahian, "esan zion" jarri ordez aditz trinkoa erabiltzen hasi naiz, baina ezin
> topatu egokirik. Azken finean diotso-ren lehenaldia jartzea besterik ez da
> baina...
>
> Niri belarrira "ziozkun" (hark guri) aditzak ondo ematen dit, eta horren
> bidetik jo dut hark hari x esan (diotso) adierazteko.Baina Xuxenek, nik baino
> gehiago jakin, ez dit onartzen. Lankide batek aditzen taulan begiratu du
> ziurtatzeko, eta ez omen da agertzen nork nori nor kasu horretarako.
>
> Hala da?
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago