[itzul] Jendetasuna
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Al, Uzt 4, 10:54:38, CEST 2005
Zeuk ikusi beharko duzu testuinguru osoa ikusita egokia den baina,
libreago joka zenezake agian: afabilidad, amabilidad... Sail horretako
hitzak.
Horrelako lanetan, ez da laguntza txarra gaztelaniazko Casares hiztegi
ideologikoa, hurbil samarrak diren hitzak familiaka biltzen dituena.
X.
El 04/07/2005, a las 10:51, Gotzon Egia escribió:
> Idazle bati buruzko testu batean, halako batean dio arreta berezia
> ematen diola «jende xaloaren jendetasunari». Gazteleraz ezin asmaturik
> nabil.
>
> Elhuyarrek dakartzan adierak hauek dira:
>
> 1 iz.
> Atención, cortesía, buena educación
> Basati horiei jendetasun zerbait irakatsi nahiz: queriendo enseñar un
> poco de cortesía a esos salvajes
>
> 2 iz. Ipar. pl.
> Cumplido, manifestación de cortesía
> Jendetasunak elkarri egin ondoan: después de hacerse unos cumplidos
>
> 3 iz.
> Sociabilidad; mundología, trato social, don de gentes
> Jendetasunik batere ez du: no tiene ningún trato social
>
> Bat bera ere ez zait guztiz egokia iruditzen. Gazteelraz ez dago,
> baina iruditzen zait hor «santo» eta «santidad» diren bezala,
> «gente»-ri lotutako *«gentidad» dela.
>
> Bururatzen al zaizue ezer taxuzkorik?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago