[itzul] Jendetasuna
Julian Maia
tlpmalaj a bildua lg.ehu.es
Al, Uzt 4, 13:44:47, CEST 2005
Zer moduz "humanidad"? Hau da: "Especial atención a la humanidad de la
gente sencilla".
Esplikazio bat: gaur egun "gizatasuna" erabiltzen da batzuetan
animaliaren kontrako tasunari deitzeko, eta "gizarte" gaztelaniazko
"sociedad" hitzaren baliokide. Baina batzuoi oraindik aski gogorra
egiten zaigu "giza" horri bi sexuen balioa ematea, gure euskalkian
desberdintasun horren aztarnak bizi-bizirik irauten dutelakoz (adibidez:
"gizajoa" esaten diogu gizasemeari, baina "gaixoa" emakumeari -oposizioa
horixe da: gizasemea vs emakumea-; ez dugu esaten "gizajoa"
emakumearentzat). Horrengatik, "gizartea" alde batera utzi eta
"jendarte" hitzaren alde egiten dute/dugu batzuek.
Bestalde: etxean aditua dut nik "hori ez da jendea!", horretan ere
azpimarratzen zela humanoaren eta animaliaren arteko desberdintasuna.
Horietan bietan oinarritua, iduritzen zait erraza dela
"jendetasuna"="humanidad, carácter humano" esan nahi izatea (bereziki,
Iparraldeko batek edo goi-nafarrera euskalkiko batek idatzia baldin
bada, euskalki horretan behinik behin aski bizirik baitaude goiko
xehetasun horiek -gazteen artean ez dakit, baina mende erdira hurbiltzen
ari garenon artean bai-).
Julian Maia
Gotzon Egia escribió:
> Idazle bati buruzko testu batean, halako batean dio arreta berezia
> ematen diola «jende xaloaren jendetasunari». Gazteleraz ezin asmaturik
> nabil.
>
> Elhuyarrek dakartzan adierak hauek dira:
>
> 1 iz.
> Atención, cortesía, buena educación
> Basati horiei jendetasun zerbait irakatsi nahiz: queriendo enseñar un
> poco de cortesía a esos salvajes
>
> 2 iz. Ipar. pl.
> Cumplido, manifestación de cortesía
> Jendetasunak elkarri egin ondoan: después de hacerse unos cumplidos
>
> 3 iz.
> Sociabilidad; mundología, trato social, don de gentes
> Jendetasunik batere ez du: no tiene ningún trato social
>
> Bat bera ere ez zait guztiz egokia iruditzen. Gazteelraz ez dago,
> baina iruditzen zait hor «santo» eta «santidad» diren bezala,
> «gente»-ri lotutako *«gentidad» dela.
>
> Bururatzen al zaizue ezer taxuzkorik?
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago