[itzul] Jendetasuna
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Al, Uzt 4, 16:13:47, CEST 2005
Nik ere bereizi egiten dut 'gajoa' (emakumezkoa) eta 'gizajoa' (gizonezkoa),
baina, hortik aurrera, generoan edo generorik ezean oinarritutako
lexiko-sorkuntzan ez nintzateke hasiko, ez behintzat dagoeneko finkatuta
dauden hitzak ordezkatzeko.
<<"gizartea" alde batera utzi eta "jendarte" hitzaren alde egiten dute/dugu
batzuek>>
Hori, nolabait esateko, ideologiak eragindako erabakia da. Ez dut zalantzan
jartzen eztabaida ideologikoaren zilegitasuna, baina tradizioari eta
pragmatismoari ere begiratu behar diegu lexiko estandarra finkatuko badugu.
Leku-denborazko deklinabide-kasuetan erabili da 'jendarte' (jendartean,
jendarteko), edo, izen gisa, gehienbat jende-multzoa adierazteko. 'gizarte'
hitza, bestalde, egia da inoiz 'gizon arte' esateko erabili dela, baina gaur
egun duen adiera jenerorik gabekoa ez zait iruditzen orain bazterreratzekoa
denik.
"jende" hitzaren mesedeak aipatzen dira, baina kontuan izan behar da
euskaraz 'jende' hitzak badituela bestelako adierak ere, hain zuzen ere
pertsonekin zer ikusirik ez dutenak. Adibidez, gipuzkeraz eta
goi-nafarreraz, normal-normalak dira 'ardi-jendea', 'txerri-jendea',
'behi-jendea', 'abere-jendea'...
Eta 'humanidad' delako horrekin bueltaka eta 'giza' hitzarekin (kontra-edo)
eta 'jende' hitzarekin (alde-edo) zalantzan gabiltzan honetan, hor dugu
sinbiosi ezin adierazgarriagoan, hitz jator bat (Hiztegi Batuan ere
badatorrena) erdal 'humanidad' horren ordain egokia izan litekeena
(adieraren batean, zeren 'humanidad' hitzak hainbat adiera baititu
gaztelaniaz): GIZAJENDE.
Alfontso Mujika
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Julian Maia
Enviado el: lunes, 04 de julio de 2005 13:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Jendetasuna
Zer moduz "humanidad"? Hau da: "Especial atención a la humanidad de la
gente sencilla".
Esplikazio bat: gaur egun "gizatasuna" erabiltzen da batzuetan
animaliaren kontrako tasunari deitzeko, eta "gizarte" gaztelaniazko
"sociedad" hitzaren baliokide. Baina batzuoi oraindik aski gogorra
egiten zaigu "giza" horri bi sexuen balioa ematea, gure euskalkian
desberdintasun horren aztarnak bizi-bizirik irauten dutelakoz (adibidez:
"gizajoa" esaten diogu gizasemeari, baina "gaixoa" emakumeari -oposizioa
horixe da: gizasemea vs emakumea-; ez dugu esaten "gizajoa"
emakumearentzat). Horrengatik, "gizartea" alde batera utzi eta
"jendarte" hitzaren alde egiten dute/dugu batzuek.
Bestalde: etxean aditua dut nik "hori ez da jendea!", horretan ere
azpimarratzen zela humanoaren eta animaliaren arteko desberdintasuna.
Horietan bietan oinarritua, iduritzen zait erraza dela
"jendetasuna"="humanidad, carácter humano" esan nahi izatea (bereziki,
Iparraldeko batek edo goi-nafarrera euskalkiko batek idatzia baldin
bada, euskalki horretan behinik behin aski bizirik baitaude goiko
xehetasun horiek -gazteen artean ez dakit, baina mende erdira hurbiltzen
ari garenon artean bai-).
Julian Maia
Gotzon Egia escribió:
> Idazle bati buruzko testu batean, halako batean dio arreta berezia
> ematen diola «jende xaloaren jendetasunari». Gazteleraz ezin asmaturik
> nabil.
>
> Elhuyarrek dakartzan adierak hauek dira:
>
> 1 iz.
> Atención, cortesía, buena educación
> Basati horiei jendetasun zerbait irakatsi nahiz: queriendo enseñar un
> poco de cortesía a esos salvajes
>
> 2 iz. Ipar. pl.
> Cumplido, manifestación de cortesía
> Jendetasunak elkarri egin ondoan: después de hacerse unos cumplidos
>
> 3 iz.
> Sociabilidad; mundología, trato social, don de gentes
> Jendetasunik batere ez du: no tiene ningún trato social
>
> Bat bera ere ez zait guztiz egokia iruditzen. Gazteelraz ez dago,
> baina iruditzen zait hor «santo» eta «santidad» diren bezala,
> «gente»-ri lotutako *«gentidad» dela.
>
> Bururatzen al zaizue ezer taxuzkorik?
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago