[itzul] Eta juntagailua
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Uzt 12, 15:40:04, CEST 2005
>Honelakoetan zer egiten duzuen jakin nahiko genuke.
> a) Hiriko gizonek atera eta eraso egin zioten Davidi.
> b) Hiriko gizonak atera eta eraso egin zioten Davidi.
Beldur pixka bat badiogu gai honi, uste dut (ez da lehenbiziko aldia, eta
denok ez gatoz guztiz bat).
Nik laguntzailea daraman aditzarekin egin dut beti komunztadura (a). Beste
perpausa, mendekoa izan gabe, menderaturik bezala gelditzen da (eta eman
dakioke mendeko baten forma, esanahia ia aldatu gabe: '-ra aterata',
adibidez).
Uste dut koma birekin egitea ere proposatu dela:
c) Hiriko gizonek, atera, eta eraso egin zioten Davidi.
Oraindik ere zalantza izanez gero, lehenbiziko aditzari ere laguntzailea
jar diezaiokegu:
d) Hiriko gizonak atera ziren eta eraso egin zioten Davidi.
(Ez naiz gauza lehenago zerrendan honi buruz idatzitakoak aurkitzeko; beste
norbaitek eman dezake haria, agian).
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago