[itzul] Omega gantz-azido insaturatu edo asegabeak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Uzt 14, 12:44:29, CEST 2005
Nik gaztelaniazko mezuaren egitura gordeko nuke:
1) PRODUKTU HONEK OMEGA ASKO DAUKA
2) Omegen gaineko azalpena
Hortik aurrera, nik ere zalantza bat baino gehiago daukat.
"Aberats", "oparo", "jori" eta halakoekin doazenak zelan deklinatu
behar dira? Uste dut hiru forma erabili izan direla:
·omegaz aberatsa (instrumental mugagabea)
·omegetan aberatsa (inesibo mugatua)
·omegatan aberatsa (inesibo mugagabea)
Azkenaldian gehien zabaldu dena hirugarrena izan arren, nik
hirugarren hori baztertu egingo nuke.
Batera zein bestera, euskaraz 2) parteko testua ez da oso
irensgarria 1) partekoaren aposizio gisa (gaztelaniaz, ostera, ez dute
arazorik izan aposizio dotorea egiteko).
Nik, beraz, esaldi oso bat jarriko nuke. Honela, beharbada:
OMEGETAN ABERATSA
Omegak: gantz-azido asegabeak, osasunerako funtsezkoak
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago